XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Energia berri eta berreskuragarriez baliatzeko.

- Aldi berean energia-kontsumoa gutxituz lehengaiak aprobetxatu edo berreskuratzeko instalazio berritzaileak.

Energia aurrezteko diru-ezarketak bestek dirubidetzea baliozkotzat joko da, hartakotzat joko delarik esku-giltza sistema bezalako energia-azterketa, instalakuntza, eragiketa, mantenu eta dirubidetze zerbitzuak ematean eta lortutako energia-aurrezpenen benetako mailaren arabera zerbitzuan kostuaren ordainketan datzan eragiketa oro.

B) Lehen gaien erauzketa, aurrezpen, ordezkapen eta berreskurapenera bideratuak, bereziki honako hauek kontutan hartuz: - Lehengai-galerak ekiditeko diruezarketak.

- Zenbait lehengai kostu txikiagoa eta antzeko erabilpena duten beste batzuez ordezkatzera bideratutako diru-ezarketak.

- Ekoizkinak berreskuratzeko instalazio berriak egiteko diru-ezarketak.

Aurreko guzti hori ondorengo edozein kasuri dagokio: - Mea-lehengaiak (metalezkoak, ez metalezkoak eta industria-harkaitzak).

- Industria eta mehatze-hondakinen lehengai meazkoak berreskuratzea (zepak, kapa-kentzea, hautsak, besteak beste).

- Beste gai batzu birgaitu edo/eta berreskuratzeari. (Kimika-Ekoizkinak, etab.).

C) Telematika-zerbitzuak eskainiko dituzten enpresen sorkuntza, ondorengo baldintza eta betebeharrak betez: 1. Baliozko erabiltzaileek ASCII edo Videotex motako kontsulta-terminalez erabili ahal izatea, era berean sortutako sarera egindako lotura I.S.E.B., A.B-k onartu beharko duelarik.

2. Diru-ezarketatik lagungarri den zenbatekoa, telematika-zerbitzua edo zerbitzuak eskaintzen zuzenki erabilitako osagaiek edo osagai-zatiak osatuko dute.

3. Laguntza hartzeko modukotzat joko dira, besteak beste, honako hauek: - Konputagailuak.

- Komunikazio-hardwarea: modemak, multiplexoreak, etab.

- Aurreko pasartean aipatzen diren osagaien zenbateko onargarrian osagarri eta aldagarri sartu ahal izango dira tresneria nagusiaren zenbatekoaren %15a izanik gehinezko balioa.

D) Teknologia-Sorrera Aurreratuzko Tresneriatzat jo daitezkeen ordaineko eukari, sistema baten osagai izan eta honako mailatakoren batetan sar litezkeenak: - Sistema-tresneria eta makineria-garapenerako kontrol programagarridun tresneria.

- Konputagailuz lagundutako diseinu eta gintza-sistemak (KLD/KLG).